lunes, 14 de diciembre de 2009

Klaseko arauak!!!!





Ikastolak jartzen dituen eta ikasle guztiak dakizkiten (edo jakin beharko lituzketen) arauez gain, gure 6.mailako ikasleek ere beraien klaseko arau batzuk ere badituzte. Arau hauek irakasleen eta ikasleen artean sortutakoak dira, beraz bi parten kolaborazioa dago.

Hauek dira arauak:

-Klasekide guztiak errespetatuko ditut: bere ideiak errespetatuko ditut, bere ekintzak errespetatuko ditut, ez dut klaseko inor joko, ez dut klaseko inor burlatuko,....

-Klasean zehar hitz egiteko, lehenik eta behin, eskua altzatu beharko da, eta irakasleak txanda eman arte ez da hitz egingo. Horrela, guztien iritziak entzungo dira eta guztien txandak errespetatuko dira.

-Ikastolako eta ikasgelako materiala zaindu eta era egoki batean erabili.

-Heziketa fisikoko klaseetan dutxatzea derrigorrezkoa da

-Hezikta fisikoko klaseen ostean, dutxatzeko 15 minutu izango dituzte, eta hurrengo klasera garaiz iritsi behar da.

-Bi klaseren arteko tartean, irakasle bat joan eta bestea etorri arte, bakoitza bere lekuan eserita egongo da zain, eta ez zutik gelatik zehar.

-Ez gela barruan, ezta pasiloetan ere, ezin izango da baloiarekin, sokareki, etab. jolastu.

-Komunera joateko irakasleari eskatu behar zaio baimena; gainera, ez dira inoiz bi pertsona batera joango.



Arau hauek, klasekok giroa eta funtzionamendua ona izateko ezinbestekoak dira.
Arau horietako baten bat hautsiz gero, irakasleak, arau hauste horren garrntziaren arabera, zigorra jartzea edo ez erabakiko du

No hay comentarios:

Publicar un comentario