martes, 15 de diciembre de 2009

Eskerrik asko!!



Ekarpen hau, blog hau posible egin duten pertsonei eskerrak emateko da, beraiengaitik ez bazen izango, blog hau egitea ezinezkoa izango baitzitzaigun.

Lehenik eta behin, eskerrak eman behar dizkiogu Kurutziaga Ikastolari eta bertako zuzendari, IKT proeiektua daraman pertsonari, etab. lehen aldiz gure blog proiektua eskeintzera joan ginenetik, beraien interesa eta laguntza ikaragarria izan delako, hasiera batean bloga egiten uzteagatik eta gero behar genuen momentu guztietan eskeini diguten laguntzagatik.

Bigarrenik,eskerrak eman behar dizkiogu blog honen funtzionamendua posible egin duen pertsonari ere, Joni (6.mailako irakaslea). Beregatik ez bazen izango, blog honek ez zituen ekarpenak izango eta. Laguntza behar genuen guztietan eskeini digu , eta argazkiak, klaseko materiala, etab. eskatzera gindoazen egun guztietan bere harrera ikaragarria izan da. Gainera blogarekiko zuen jarrera oso ona izan da, interes handia zeukan eta.

Eta eskerrak ematerako garaian nola ahaztu gure ikasleak, blog honekiko jarri duten interesa eta jakinmina aipatzeko da eta, eta honek guri ahalik eta blog onena egiten lagundu digu.

Beraz, aipatutako pertsona guztiei ESKERRIK ASKO!!! eta bloga zuen gustokoa izatea espero dugu!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario