lunes, 14 de diciembre de 2009

Bertsotan!!!!




Gure ikasleak euskal kulturaren parte garrantzitsua diren bertsoak, orain dela astetxo batzuk lantzen hasi ziren. Etorkizuneko Maialen Lujanbio edo Andoni Egaña izango ditugu gure artean? batek daki, baina ez zaie batere txarto ematen bertsoen kontu hau..

Ikastolan egiten den Olentzeroren jaialdirako ( Abenduaren 23rako), bertso batzuk prestatzen ari dira, jaialdi horretan dauden ikusle guztiei aho zabalik uzteko intentzioa daukatelarik.

Hemen dituzue jaialdi horretan abestuko dituzten bertsoetariko batzuk:


Opariak hartzeko
larri egunero
ea zer dakarkidan
itxaroten nago
24 gauean
dator olentzero
astoa dakar baina
opari gehiago



Gure tripontzi handia
ta euskaldun peto
iketzik ekarri barik
jolasak hobeto
turroia ta ardoa
ilusionatzeko
ondo esan behar jako
etxera etortzeko



Zuen gustokoak izan direla espero dugu!!!! Eta Abenduaren 23ko jaialdiko entzuleei ere, gustatzea espero dugu!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario