lunes, 14 de diciembre de 2009

Euskararen eguna!!




Jakina denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako bat, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna da, urtero-urtero Abenduaren 3an ospatzen dena.

Kurutziaga Ikastolan ere, euskararen egun hau ere ospatzen dute, egun horretan jaialdi bat ospatzen delarik. Ekitaldi honetan, lehen hezkuntzako ikasleek hartzen dute parte, maila bakoitzak, aurretik prestatutako espektakulu bat egiten du. Aurtengo euskeraren egunean honelako espektakulu hauek egin ziren:

-Antzinako euskal herritarren bizitzaren antzerki bat
-Euskal abestiak kantatu
-Euskal dantzk dantzatu
-Bertsoak bota
-....

6.mailako bi geletako ikasleek, abenduaren 13ko bertsolari txapelketako finala erreproduzitu zuten. 8 bertsolari zeudenez, eta gure ikasleak 50 inguru zirenez, bertsoak taldeka bota zituzten, taldeko kide guztiak bere bertsolaria bezala jantzita zeudelarik.
Bota zituzten bertsoak beraiek klasean egindako bertsoak izan ziren, txanelan bertsoak lantzen ibili baitziren.

Oso jaialdi polita izan zen, euskara eta euskal kultura bultzatzeko hasierako helburu hori, jailadian bete zen.


Jaialdiko argazkiak ikusteko klikatu hemen:

No hay comentarios:

Publicar un comentario