sábado, 12 de diciembre de 2009

Irakur dezagun!!


Gaur egun dauden bideojokoen, ordegailuen, telebistaren etab. aurrean pasatzen dituzte ordu asko gure ikasleek, eta irakurketarako zaletasun hori askok eta askok ez dute.

"Haurrak ez dute irakurtzen" esaldia askotan entzun dugun esaldia dugu.
Esaldi hori berriz errepika ez dadin, edo behintzat ikasle gehiagok irakur dezaten, edota irakurtzeko zaletasun hori haur gehiagok izan dezaten, gure 6.maila A-ko ikasleak astean behin, euskerako ordu bat irakurtzeko erabiltzen dute. Liburu hauek ikastolako liburutegian hartzen dituzte, eta etxera ere eraman ditzakete.

Hau, 5.mailan ere egiten zuten, eta zaletasun hori asko handitu ez bazen ere, zertxobait piztu zitzaien, eta urte guztian zehar bakoitzak gutxienez pare bat liburu irakurtzea lortu zuten.

Haurrak irakurtzen dituzten "liburuak" ez dira zertan guk ezagutzen ditugun liburuak izan behar, komikiak, aldizkariak, etab. ere irakur ditzakete, baldintza bakarra irakurtzen dutena euskeraz egotea da.

Ea aurten irakurtzeko zaletasun hori ikasle gehiagok hartzen duten!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario