sábado, 12 de diciembre de 2009

Arantzazura irteera!




Azaro hasieran, Arantzazura irteera bat egin zuten gure ikasleak, 6.maila B-ko ikasleekin batera. Plastikan artea eta obra artistikoen inguruan lanean ari zirenez, gure inguruan ditugun obra artistiko nagusienetako batzuk ikusteko aprobetzatu zuten, Chillidaren eta Oteizaren obrak ikusi zituzten bertan


Hasieran, eta beti gertatzen den bezala, irteera bat egiteko gogo handiarekin zeuden, nahiz eta gaia ez zitzaien asko interesatzen. Hala ere, Arantzazura heldu zirenean beraien gaiarekiko interesa piztu egin zen, bertan zeuden obrak asko gustatu baitzitzaien.



Ikasle guztientzat, orokorrean, esperientzia oso polita izan zen eta oso gustora aritu ziren goiz guztian zehar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario