sábado, 5 de diciembre de 2009

BLOG MUNDUAN ADITUAK!!!


Blogen mundua ez da berria gure ikasle hauentzat, pasadan urtean ere bazeukaten blog bat ( ikusi hemen ), non, beraien ikastolako eguneroko bizitza nolakoa zen erakusten ziguten. Kurutziaga ikastolak dituen hezkuntza proeiktuak direla eta teknologia berriari egiten dion harreragatik, 5.mailako eta 6.mailako ikasleek klaseko blog bat osatzen dute urtero, internetek daukan baliabide garrantzitsuenetako bat ikasleak erabiltzen ikasteko.


6.maila A-ko ikasle hauek adituak dira iadanik blog munduan, aurten ere beste blog bat badaukate eta. Pasadan urtean gauza gehienak irakasleak sartzen zituen, aurten, ordea, beraiek ere zertxobait blogera igotzen hasi dira, blogak dituen aukera ezberdinak zeintzuk diren ikusten ari direlarik.

Beraien lanak, argazkiak, etab. interneten ikustea asko gustatzen zaie, eta lanak egiterako orduan motibazio extra bat izaten dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario