martes, 15 de diciembre de 2009

Eskerrik asko!!



Ekarpen hau, blog hau posible egin duten pertsonei eskerrak emateko da, beraiengaitik ez bazen izango, blog hau egitea ezinezkoa izango baitzitzaigun.

Lehenik eta behin, eskerrak eman behar dizkiogu Kurutziaga Ikastolari eta bertako zuzendari, IKT proeiektua daraman pertsonari, etab. lehen aldiz gure blog proiektua eskeintzera joan ginenetik, beraien interesa eta laguntza ikaragarria izan delako, hasiera batean bloga egiten uzteagatik eta gero behar genuen momentu guztietan eskeini diguten laguntzagatik.

Bigarrenik,eskerrak eman behar dizkiogu blog honen funtzionamendua posible egin duen pertsonari ere, Joni (6.mailako irakaslea). Beregatik ez bazen izango, blog honek ez zituen ekarpenak izango eta. Laguntza behar genuen guztietan eskeini digu , eta argazkiak, klaseko materiala, etab. eskatzera gindoazen egun guztietan bere harrera ikaragarria izan da. Gainera blogarekiko zuen jarrera oso ona izan da, interes handia zeukan eta.

Eta eskerrak ematerako garaian nola ahaztu gure ikasleak, blog honekiko jarri duten interesa eta jakinmina aipatzeko da eta, eta honek guri ahalik eta blog onena egiten lagundu digu.

Beraz, aipatutako pertsona guztiei ESKERRIK ASKO!!! eta bloga zuen gustokoa izatea espero dugu!!!!

lunes, 14 de diciembre de 2009

Bertsotan!!!!




Gure ikasleak euskal kulturaren parte garrantzitsua diren bertsoak, orain dela astetxo batzuk lantzen hasi ziren. Etorkizuneko Maialen Lujanbio edo Andoni Egaña izango ditugu gure artean? batek daki, baina ez zaie batere txarto ematen bertsoen kontu hau..

Ikastolan egiten den Olentzeroren jaialdirako ( Abenduaren 23rako), bertso batzuk prestatzen ari dira, jaialdi horretan dauden ikusle guztiei aho zabalik uzteko intentzioa daukatelarik.

Hemen dituzue jaialdi horretan abestuko dituzten bertsoetariko batzuk:


Opariak hartzeko
larri egunero
ea zer dakarkidan
itxaroten nago
24 gauean
dator olentzero
astoa dakar baina
opari gehiago



Gure tripontzi handia
ta euskaldun peto
iketzik ekarri barik
jolasak hobeto
turroia ta ardoa
ilusionatzeko
ondo esan behar jako
etxera etortzeko



Zuen gustokoak izan direla espero dugu!!!! Eta Abenduaren 23ko jaialdiko entzuleei ere, gustatzea espero dugu!!

Klaseko arauak!!!!





Ikastolak jartzen dituen eta ikasle guztiak dakizkiten (edo jakin beharko lituzketen) arauez gain, gure 6.mailako ikasleek ere beraien klaseko arau batzuk ere badituzte. Arau hauek irakasleen eta ikasleen artean sortutakoak dira, beraz bi parten kolaborazioa dago.

Hauek dira arauak:

-Klasekide guztiak errespetatuko ditut: bere ideiak errespetatuko ditut, bere ekintzak errespetatuko ditut, ez dut klaseko inor joko, ez dut klaseko inor burlatuko,....

-Klasean zehar hitz egiteko, lehenik eta behin, eskua altzatu beharko da, eta irakasleak txanda eman arte ez da hitz egingo. Horrela, guztien iritziak entzungo dira eta guztien txandak errespetatuko dira.

-Ikastolako eta ikasgelako materiala zaindu eta era egoki batean erabili.

-Heziketa fisikoko klaseetan dutxatzea derrigorrezkoa da

-Hezikta fisikoko klaseen ostean, dutxatzeko 15 minutu izango dituzte, eta hurrengo klasera garaiz iritsi behar da.

-Bi klaseren arteko tartean, irakasle bat joan eta bestea etorri arte, bakoitza bere lekuan eserita egongo da zain, eta ez zutik gelatik zehar.

-Ez gela barruan, ezta pasiloetan ere, ezin izango da baloiarekin, sokareki, etab. jolastu.

-Komunera joateko irakasleari eskatu behar zaio baimena; gainera, ez dira inoiz bi pertsona batera joango.



Arau hauek, klasekok giroa eta funtzionamendua ona izateko ezinbestekoak dira.
Arau horietako baten bat hautsiz gero, irakasleak, arau hauste horren garrntziaren arabera, zigorra jartzea edo ez erabakiko du

Euskararen eguna!!




Jakina denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako bat, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna da, urtero-urtero Abenduaren 3an ospatzen dena.

Kurutziaga Ikastolan ere, euskararen egun hau ere ospatzen dute, egun horretan jaialdi bat ospatzen delarik. Ekitaldi honetan, lehen hezkuntzako ikasleek hartzen dute parte, maila bakoitzak, aurretik prestatutako espektakulu bat egiten du. Aurtengo euskeraren egunean honelako espektakulu hauek egin ziren:

-Antzinako euskal herritarren bizitzaren antzerki bat
-Euskal abestiak kantatu
-Euskal dantzk dantzatu
-Bertsoak bota
-....

6.mailako bi geletako ikasleek, abenduaren 13ko bertsolari txapelketako finala erreproduzitu zuten. 8 bertsolari zeudenez, eta gure ikasleak 50 inguru zirenez, bertsoak taldeka bota zituzten, taldeko kide guztiak bere bertsolaria bezala jantzita zeudelarik.
Bota zituzten bertsoak beraiek klasean egindako bertsoak izan ziren, txanelan bertsoak lantzen ibili baitziren.

Oso jaialdi polita izan zen, euskara eta euskal kultura bultzatzeko hasierako helburu hori, jailadian bete zen.


Jaialdiko argazkiak ikusteko klikatu hemen:

Egin dezagun euskaraz!!!!!

Euskara gure eguneroko bizitzako hizkuntza izatea da Kurutziaga Ikastolaren helburua, kalean, gelan, etxean, jolasean... erabiltzea, hau da, euskararen erabilpena klaseetatik haratogo joatea nahi dute. Horretarako, Kurutziaga Ikastola Euskaraz Bizi kanpainaren barnean sartu zen orain dela denbora asko. Euskara bultzatzeko honelako ekintzak egiten dira bertan:

# Sentsibilizazio kanpainak.
# Argitxo.
# Lehiaketak.
# Euskara Taldea DBHko ikasleekin.
# Bertso-askaria.
# Bertotik – Bertora aldizkaria.
# Hitzaldiak.
....

Proiektu hau dela eta, gure 6.mailako ikasleek lehiaketa bat egin zuten, euskararen erabilpen hori bultzatzeko. Honako hau da lehiaketaren funtsa:

Lehiaketa honen azken helburua ezkutuko pertsonai bat zein den asmatzea zen. Honetarako, egunero, 3 astetan zehar, irakaslearen partetik piztak jasoko zituzten, baldintza batekin: ikasleek egunero euskaraz hitz egin behar zuten, klaseko 3 pertsonek edo gehiagok zerbait erderaz esanez gero, eguneko pizta ez zitzaien ematen.

Horrela, 15 egunetan zehar, 4 egunetan ez zuten piztarik eduki, baina azkenean pertsonaia zein zen asmatu zuten:

ARGITXO





Pertsonaia zein zen asmatu zutenez, klasearentzat liburu-sorta bat eta klase ordu batean jolastordu bat izatea irabazi zuten.

Honelako jokoekin, gure hizkuntza aurrera eramatea, eta ikasleen eguneroko bizitzan eukararen erabilpena sustatzea espero da.

ERABIL DEZAGUN EUSKARA!!!!

Herrialde guztietako maskarak!!!

Gure ikasleak, azken aste hauetan, plastikako klaseetan herrialde askotako maskarak lantzen ibili dira, azken helburua bakoitzak maskara bat egitea zelarik.

Maskara egiteko, eredu bezala beste herrialde horietako maskara bat har zezaketen, gero bakoitzak bere ikutua eman ziezaiokelarik.

Maskarak honela egin zituzten:

Lehenik eta behin, kartulina bat borobil formarekin ebaki behar zuten. Gero, ebaki ostean, arkatzez, beraien maskara barneko formak margaztu behar zituzten. Eta bukatzeko maskara, bakoitzak nahi bezala marraztu behar zuen, ereduari jarraituz, edota, bakoitzak aukeratzen zuen bezala.

Oso gustora aritu ziren maskara hauek egiten, eta era desberdineko maskara asko sortu zituzten. Hauek ikastolatik zehar pegatu zituzten, ikastolako ikasle guztiek ikusteko.

Blog honetan maskara guztiak agertu ezin zirenez, botaketa bat egin zen politena aukeratzeko, eta hau izan da beraiek aukeratutakoa:

sábado, 12 de diciembre de 2009

Irakur dezagun!!


Gaur egun dauden bideojokoen, ordegailuen, telebistaren etab. aurrean pasatzen dituzte ordu asko gure ikasleek, eta irakurketarako zaletasun hori askok eta askok ez dute.

"Haurrak ez dute irakurtzen" esaldia askotan entzun dugun esaldia dugu.
Esaldi hori berriz errepika ez dadin, edo behintzat ikasle gehiagok irakur dezaten, edota irakurtzeko zaletasun hori haur gehiagok izan dezaten, gure 6.maila A-ko ikasleak astean behin, euskerako ordu bat irakurtzeko erabiltzen dute. Liburu hauek ikastolako liburutegian hartzen dituzte, eta etxera ere eraman ditzakete.

Hau, 5.mailan ere egiten zuten, eta zaletasun hori asko handitu ez bazen ere, zertxobait piztu zitzaien, eta urte guztian zehar bakoitzak gutxienez pare bat liburu irakurtzea lortu zuten.

Haurrak irakurtzen dituzten "liburuak" ez dira zertan guk ezagutzen ditugun liburuak izan behar, komikiak, aldizkariak, etab. ere irakur ditzakete, baldintza bakarra irakurtzen dutena euskeraz egotea da.

Ea aurten irakurtzeko zaletasun hori ikasle gehiagok hartzen duten!!!!!