lunes, 14 de diciembre de 2009

Herrialde guztietako maskarak!!!

Gure ikasleak, azken aste hauetan, plastikako klaseetan herrialde askotako maskarak lantzen ibili dira, azken helburua bakoitzak maskara bat egitea zelarik.

Maskara egiteko, eredu bezala beste herrialde horietako maskara bat har zezaketen, gero bakoitzak bere ikutua eman ziezaiokelarik.

Maskarak honela egin zituzten:

Lehenik eta behin, kartulina bat borobil formarekin ebaki behar zuten. Gero, ebaki ostean, arkatzez, beraien maskara barneko formak margaztu behar zituzten. Eta bukatzeko maskara, bakoitzak nahi bezala marraztu behar zuen, ereduari jarraituz, edota, bakoitzak aukeratzen zuen bezala.

Oso gustora aritu ziren maskara hauek egiten, eta era desberdineko maskara asko sortu zituzten. Hauek ikastolatik zehar pegatu zituzten, ikastolako ikasle guztiek ikusteko.

Blog honetan maskara guztiak agertu ezin zirenez, botaketa bat egin zen politena aukeratzeko, eta hau izan da beraiek aukeratutakoa:

No hay comentarios:

Publicar un comentario